saregile.eus webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektualaren eskubideak Pertzetik Elkarte Feministarenak dira, ez bada espresuki kontrakorik adierazten. Webgunea erabilgarri jartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, erabiltzaileei inolako erabilera-baimenik edo eskubiderik ematen zaienik eduki horien gainean; horien titulartasuna edo jabetza Pertzetikena da.
Pertzetik Elkarte Feministak eskubide osoa du webguneko edukiak, konfigurazioa edo itxura aldatu eta eguneratzeko, nahi duenean eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe.
Guztiz debekatuta dago webgunean edozein motatako aldaketarik egitea, Pertzetikek aldez aurretik baimendu gabe. Inork aldaketaren bat egiten badu, Pertzetikek ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik. Ondorioz, ez Pertzetikek eta ez haren ordezkariek, profesionalek edo langileek ez dute beren gain hartuko inolako erantzukizunik webgunearen erabiltzaileek bertako informazio edo edukiak erabiltzeagatik sortu daitezkeen kalteengatik.
Webgunearen erabiltzaileak behartuta daude webgunea indarrean dauden lege eta arauen arabera erabiltzera eta, obligazio hori betetzen ez badute, Pertzetiken edota hirugarren pertsonen aurrean erantzun beharko dute sortu daitezkeen kalte-galerengatik.
Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta Pertzetiken jabetza intelektualaren eskubideetan kalteak sortzen badira, Pertzetik Elkarte Feministak legez dagozkion neurriak hartuko ditu.