Ahalduntze Eskolak berdintasunera bidea eraikitzeko estrategia gisa planteatzen ditugu, jendarte berdinzalea eraikitzeko beharrezkoa baita emakumeok* ahalduntze edo boteretzea. Eskola hauetan hainbat ikastaro eta tailer eskaintzen dira: kirol eta gorputz mugimendua, artea eta eskulanak, baita emozien kudeaketa eta autoestimua lantzen lagunduko digutenak.
Saregileko talde finko eta autogestionatuak dira elkarguneak, ikuspegi feministatik gai konkretuak landu, hausnartu eta partekatzeko espazioak.
-Munduko emakumeen topagunea
-Amatasunak partekatzeko espazioa
-Irakurle taldea
-Neska* gazteak feminismorantz!
Hitzaldiak, tailerrak, emanaldiak, antzerkiak, monologoak, bilera irekiak… Saregileko ekintza guztiak aurkituko dituzu gure agendan.
Egoera anitzen aurrean, hainbat sektoretako profesional feministen laguntza jaso dezakezu Saregilen doan.
-Aholkularitza juridikoa
-Bidelaguntza psikologikoa
-Sexu eta bikote aholkularitza
-Indarkeria matxista kasuen arreta eta bideraketa